XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tenplu doriarra. Tenplu joniarra. Tenplu korintiarra.

Eskulturan ere giza neurritasun horren arabera sortzen dira lanak.

Hauek, gehienetan, gai mitologikoetan dute beren etorria, goi-hatsa; hala ere, gizakiaren gisara moldatuak daude, horietan ere gizatasunak agintzen du.

Eta alderantziz ere gertatzen zen: gizakia eskultur gaitzat hartzen zenean halako ideialtasun batez itxuraldatua ematen zen, edertasun ideialez jasoa, baina neurritasun hura baztertu gabe noski.

Fidia, Polikleto eta Miron-en kanonak (neurri-arauak) gizakiaren ideialtasun amestu haren adierazpenak baizik ez dira.

Urrun gaude hemen benetan Egypto edo Mesopotamia-ko eder-arauetatik.

Arte greziarra maiz izan da imitatua.

Imitazio ugari horiek, Grezia-koa arte uniformea zela pentsarazten dute, hau da, kanon eta erregelen ezagutza betidanikoa zutela, eta teknika nola materialak hasieratik menperatzen zituztela.

Arte greziarrak, ordea, mendeetan zehar eboluzio nabarmena ezagutu zuen.

Estatua arkaikoek, beren itxura hieratiko eta irrifar geldiarekin, zerikusi gutxi daukate Aro klasikoko artelanekin.

Azken hauen ezaugarririk nagusienetako bat, hain zuzen, pertsonaiek agertzen duten soiltasun-expresioa da.

Geroko artista helenistikoak, aldiz, sentimenduak adierazten saiatu ziren, expresionismoa lantzen (Samotrazia-ko Garaipena, Laokoonte-ren taldea, etab.).

Arte greziarraren barietate honetan oinarrituz estilo artistiko ugari sortu da, askotan zeharo kontrajarria: klasizismoa eta barrokoa, elkarren lehian historia berean.

Harez gero, Mendebaldeko Arteak behin eta berriz errepikatu du Grezia-n osorik betetako arte-zikloa.